XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bienbitartean, Arabel, Mortimer eta Chris beren saltsan zebiltzan metroko geltokian.

Zoramenez saltoka zebilen Mortimer bere tronpetaren barruan, makina guztietan banan-banan txanponak sartzen zituztela ikustean.

Gurditxo gorrian, esne kartoi batzuk eta parafinaz aparte, karamelo pakete bat, bi txokolate tauleta, intxaur eta mahaspasa zorroak, zigarro batzuk, urdaiazpiko otarteko bat, lau katilu huts (bata txokolatearena, bestea esnearena, bestea kafearena eta bestea zoparena), sagar bat, udare bat, banana bat, poltsiko-liburu bat Heriotza desertuan izenburua zuena, Chrisek ilargiari buruz abestu eta berak grabaturiko disko bat, txintxorta bat, Mortimerren izena eta helburua grabaturik zituen nortasun agiri txapa bat.......